688 88 70 00 info@txukun.net

Nortzuk garen jakin nahi duzu?

Hainbat proiektu garatzen dituen familia-enpresa bat gara, eta proiektu horien artean dago Txukun.

Negozioetan dugun eskarmentua eta gaztetasunaren ilusioa eta bultzada uztartzen ditugu.

Pertsonen bizitza hobetuko duten zerbitzuak eskaini nahi ditugu gure proiektu guztietan.

Zerbitzu berritzaileak, eguneroko bizitzako arazoak modu eraginkorrenean konpontzeko pentsatuak.

TXUKUN bezala, garbitegi automatikoen zerbitzu errazago eta eraginkorragoa baita.

Arropa garbitu bitartean denbora aprobetxatzea ahalbidetzen dizuten tokietan gaude.

Denbora eta dirua aurrezten laguntzen dizun zerbitzua dugu.

Nortzuk dira
gure bezeroak?

Zu eta ni bezalako pertsonak:

  • bakarrik bizi diren langileak
  • ezertarako astirik ez duten etxekoandreak
  • familia ugariak edo guraso bakarreko familiak
  • exekutibo estresatuak,
  • gure lurraldean pasadizoan dauden turistak,
  • zentro mota orotako ikasleak…

Eta, baita ere, beren garbiketa-premietarako irtenbidea Txukunen aurkitu duten autonomoak eta enpresak:

  • Tabernak eta jatetxeak
  • Ostatuak, landa-etxeak,
  • apartamentu turistikoak, hotel xarmagarriak…
  • Ile-apaindegiak eta estetika-zentroak
  • Gimnasioak eta balnearioak
  • Klinikak
  • Egoitzak eta geriatrikoak… 

Gure ingurumena zaintzen dugu

Gure planeta gustatzen zaigu. Eta kezkatu egiten gaitu. Zu ez?

Horregatik betetzen dugu zorrotz indarrean dagoen ingurumen-araudi guztia.

Gure arropa-garbigailuek eta lehorgailuek ura eta energia aurrezten dituzte.

Erabiltzen ditugun produktuak biodegradagarriak dira; zikinkeriarekin eta orbainekin dira erasokorrak, ez naturarekin.

Horrelakoak gara gu eta horrelakoa da Txukun

Egun, zortzi garbitegi dauzkagu, eta Euskal Herriko lau lurraldeetako toki estrategikoenetan daude.

Eta gure asmoa da ahalik eta udalerri eta auzo gehienetara iristeko haztea.

Gure abenturan parte hartu nahi duzu?

Idatz iezaguzu posta elektronikoa hona: info@txukun.net.