688 88 70 00 info@txukun.net

Hasi aurretik…

Bizitza erraztu nahi dizugu.
Eta emaitza onenak lor ditzazula zure garbiketan. Beti.

Horregatik, aukertu ditugu:

  • makina eraginkor, erraz eta sendoenak
  • eta zure arropa hobekien garbitzen eta zaintzen duten produktuak

Eta sistema automatiko  batean txertatu ditugu, non une egokian eta beharrezko kantitatean gaineratzen  den produktua, emaitzarik onena lor dezazun.

Beste produktu batzuk gaineratzen badituzu (detergenteak, zuritzaileak edo leungarriak), garbiketaren kalitatea ez da izango hain ona.

Are gehiago, kalteak gerta litezke jantzietan, sistemako produktuekin bat egitean.

Arropa-garbigailuak:

Sartu arropa
eta itxi atea

Danborrean, sakabanatu zama modu orekatuan, eta berrikusi fabrikatzailearen   garbiketa-jarraibideak jantziaren etiketan..

Aukeratu garbiketa-
programa

Hautatu garbiketa-programa. Hartu kontuan arropen zikintasuna eta haien ezaugarriak. Irakurri etiketetako jarraibideak.

Sartu txamponak edo ordaindu txartelarekin

Egiaztatu ordainketa egiteko jarraibideak eta txanponak sartzeko eta irteteko zirrikituak. Txukun zentro gehienetan txartelarekin ordain dezakezu. 

Garbiketa-programak:

Oso beroa

Beroa

Epela

* Jantzi delikatuak

Lehorgailuak:

Sartu arropa
eta itxi atea

Arropek gehienez ere danborraren erdia bete behar dute, airea errazago igaro dadin eta makinak hobeto lehor dezan. Begiratu etiketako lehorketa-jarraibideak. 

Sartu txamponak edo ordaindu txartelarekin

Egiaztatu ordainketa egiteko jarraibideak eta txanponak sartzeko eta irteteko zirrikituak. Txukun zentro gehienetan txartelarekin ordain dezakezu.

Aukeratu lehorketa
programa

Hautatu lehorketa-programa. Irakurri etiketetako jarraibideak, arropa honda dadin saihesteko. 

Lehorketa-programak:

Tenperatura altua

Tenperatura ertaina

Tenperatura baxua

ADI:

Larrialdietan bakarrik erabili STOP botoia. Izan ere, garbiketa bertan behera uzten du eta diru hori galdu egiten da.

Ikasi zure arropa zaintzen

Badakizu zer esan nahi duten ikur hauek?

Garbi daiteke

Gehieneko tenperatura

Eskuz garbitu

Ez garbitu

Garbiketa delikatua.
Zenbat eta lerro gehiago egon askaren azpian, orduan eta delikatuagoa da jantzia.
 

Gehieneko tenperatura: puntu batek 30º adierazten ditu; bi puntuk 40º, hiruk 50º, lauk 60º, eta abar. 

Zuritzaileak:

Zuritzaileak erabil daitezke

Oxigenodun zuritzaileak bakarrik

Lixiba edo klorodun zuritzaileak bakarrik

Ez garbitu

Lehorketa: lehorgailuan, delikatua, eskuz…

Lehorgailua erabil daiteke

Lehorketaren gehieneko tenperatura puntuekin adierazita dago

Lehorketa delikatua marrekin adierazita dago

Ez erabili lehorgailua